Albisteak

Tren Txikien Topaketa bederatzigarrenez egingo dute larunbatean Iraetan

Trenen mundua gustuko duten guztiek ezinbesteko hitzordua dute larunbat honetan Iraetan. Izan ere, Iraetako Trenak elkarteak bederatzigarren aldiz antolatu du Tren Topaketa, Udalaren laguntzarekin.

Ekintza futbol zelaiaren ondoan dagoen tren zirkuitoan egingo da eta bertaratzen direnek Estatuko leku ezberdinetatik ekarritako trenak ikusi ahalko dituzte; 11.00etatik 13.00etara eta 16.30etik 19.00etara bitartean, hain zuzen ere. Gainera, nahi dutenek trenetan ibiltzeko aukera ere izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide