Albisteak
“Arrastoan” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango da ostegunean Arroabean
— 2025-06-18Ezkaizto Auzo Elkartearen antolakuntzapean, Arrastoan dokumentalaren emanaldia egingo da ostegunean, hilaren 19an, Arroabeko Elkargunean. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egingo da Josu Iztueta tolosarrarekin eta Iker Iriarte alegiarrarekin. Arrastoan dokumentala Laponiara egindako bi eski zeharkaldiren arrastoei segika egindako ikus-entzunezkoa da. Batetik, 1974. urtean sei tolosarrek Laponiara egin zuten bidaiako irudiak ikusi ahal izango dira, baita 2017an lau lagunek, tartean Iztuetak eta Iriartek, leku berera egin zuten bidaiakoak ere.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide