Albisteak
Martxan da kiroldegiko sarrerako tornua
— 2025-06-18Astelehenetik, hilaren 16tik, martxan da dagoeneko kiroldegiko sarrerako tornua. Hemendik aurrera, kiroldegira sartu ahal izateko bazkideek txartela pasa beharko dute tornua zabaltzeko.
Erabiltzaile bakoitzak bere txartela izango du eta txartel horiek kiroldegiko sarreran jaso beharko dira. Txartel fisikoaz gain, Nik Patrika Digitala APPtik ere posible izango da tornua irekitzea epe laburrean. Horretarako kiroldegiko txartela bertan deskargatua izan beharko du erabiltzaileak.
Beheko pistaren erabilera librea ez da aldatuko tornua martxan jartzen denean, zehaztuta dauden ordutegietan beheko pistara doazenei tornua kiroldegiko langileek zabalduko diete. Ikastaroetara eta entrenamenduetara datozenei ere zabalduko diete.
Udalaren esanetan, kiroldegiko funtzionamendu aldaketa hau “kiroldegiko bazkideei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin” egin da.
Egin zaitez bazkide