Albisteak

[TTAK] Jone Exposito musikagintzaren erradiografia feministaz aritu da Euskadi Irratian

Jone Exposito Euskadi Irratiko Faktoria Magazina saioan izan zen pasa den ostegunean. Maider Segurolak gidatutako saioan parte hartu zuen Oli Artolarekin batera. Bi gonbidatuek “Zaintzen ez den kutisian krema ematea” izeneko artikulua argitaratu dute Jakin aldizkariaren udaberriko alean. Iaz Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturaren Eragiletza Master Amaierako Lanean oinarritu dira artikulua osatzeko.

Musikagintzaren erradiografia feminista egin dute testuan, eta hori izan zuten hizpide saioan. Euskal musikagintzaren industriaren inguruko gogoetak partekatu zituzten, eta egindako ikerketaren bidez ateratako ondorioak azaldu zituzten bi egileek.

Elkarrizketa osoa 1:13:00 minututik aurrera entzun daiteke esteka honetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide