Albisteak
Narrondoko Sankristobaletako egitaraua iragarri dute
— 2025-06-30Udaren etorrerarekin batera, herri zein auzoetan festa usaina hasten da, eta Narrondon dagoeneko prest dute San Kristobal jaietako egitaraua. Lau egunez, askotariko ekitaldiez gozatu ahal izango da, haur, gazte zein helduei zuzendutako jarduerekin. Jai Batzordeak eta Zestoako nahiz Zumaiako udalek elkarlanean antolatu dute aurtengo egitaraua.
Uztailaren 10ean, ostegunez, hasiko dira ospakizunak Kristobal Deunaren Egunarekin, eta uztailaren 13ra arte, igandera arte, luzatuko dira.
Hona hemen egitaraua:
Uztailak 10, osteguna.
Kristobal Deunaren eguna
8:00. Suziria jaiei hasiera emateko.
11:00. Herri meza.
Ondoren, hamaiketakoa.
16:00-20:00. Puzgarriak (eguraldi ona egiten badu ur-puzgarriak izango dira).
Jarraian, txokolatada.
Uztailak 11, ostirala
19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin karpan. Dastatuko diren sagardoak inguruko baserrietakoak izango dira.
21:00. Izer eta Alabier trikitilariak.
Uztailak 12, larunbata
15:30. Mus eta Eskoba txapelketak.
20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta sahieskiak eta edariak ordainduta.
Ondoren, Obeneuke Trikitilari Taldea.
Uztailak 13, igandea
11:00-14:30. Artisau azoka eta talogileak.
12:45. Jon-Jaione eta seme alabak.
18:00. Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz mugerza. Elkarren aurka hainbat lan: aizkoran, aizkoran zutik, trontzan eta korrika. Harrijasotzaileak: Ainize Zumeta, maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu. Hainbat harri motekin erakustaldia. Jaialdia Jagoba trikitilariak alaituko du.
Egin zaitez bazkide