Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.


Argazkia: Euskatel-Euskadi
Jon Agirre Arroabeko txirrindularia Tour of Qinghai Lake (2.Pro) itzulian izan da, Euskaltel-Euskadi taldearekin. Txinako lasterketa honetan, bosgarren postua lortu du sailkapen nagusian eta Mendiko Saria ere bereganatu du.
Zortzi etapen ostean, Agirrek bosgarren amaitu du, podiumetik bost segundora eta irabazleak, Henok Mulubrhanek (XDS), baino 27 segundo gehiagorekin.
Taldeka, Euskaltel-Euskadik hirugarren postua eskuratu du, 22 talde lehiakideren artean.