Albisteak

[ARGAZKIAK] Paella lehiaketarako prestaketak egin dituzte eguerdian hainbat kuadrilek Karmenen baitan

Kuadrilen egunari hasiera emateko paella prestaketak egin dituzte goiz eguerdian zehar Arroabean. Bazkariaren ondoren, saribanaketa izango da eta jarraian, 17:30ak aldera, Albara Ganadutegiko enbolatuak, Joxe Migel plazan.

Enbolatuak bukatu ondoren, “Zumaiko Karropoteua”ren txanda izango da eta gaueko 23:00etan, Bikabi, La Txama eta Dj Indatek emango diote egunari amaiera.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide