Albisteak

[ARGAZKIAK] Herri kirolen ikuskizuna Arroagoian, Santio eguna ospatzeko

Santio-santana festen ospakizun betean murgilduta daude Arroagoiko auzotarrak. Atzo, ostiralez, bigarren festa eguna ospatu zuten, eta goizetik hasita, askotariko ekintzekin gozatu zuten Santio egunez.

Goizean patata tortilla eta sagardo lehiaketak nahiz pilota partidak izan ziren protagonista. Arratsaldean, berriz, 18:30ean hasita, herri kirolen ikuskizuna izan zen ekitaldi nagusia. Jendez bete zen plaza Biurri eta Joxan Etxeberria aizkoran, eta Elene eta Udane Ostolaza harri jasotzen ikusteko. Ikuskizunak irauten zuen bitartean eta ondoren, trikitilariek giroa alaitu zuten, eta bertaratutakoek festaz gozatzen jarraitu zuten txosna inguruan.
22:30ean, ohiko argazki proiekzioa egin zuten, eta ondoren Izer eta Alabier trikitilariek gauari jarraipena eman zioten. Santio eguna amaitzeko, DJ Indateren saioa izan zen.

Gaur eta bihar ere festa giroa nagusi izango da. Hona hemen bi egunetako egitaraua:

Gaur, larunbata. Santa Ana eguna

11:00. Meza nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta bingoa jubilatuentzat Akulu bertsolariak alaiturik.
17:30. Bakarrizketak, Mirari Martiarena eta Ander Malbadiren eskutik.
19:00. Herritarren arteko kirolak.
23:00. Erromeria Bide Batez Taldearekin.
2:00. DJ Indate.

Uztailak 27, igandea

11:00. Tolareko igoera.
12:00. Altxorraren bila.
14:00. Ume bazkaria.
16:30. Ume jolasak.
17:30. Apar festa.
Jarraian, txokolatada.
23:00. Iruzta taldearekin dantzaldia (tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide