Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroagoiko Santio-Santanak azken txanpan sartu dira, izan ere, gaur amaituko dira lau egunez ospatutako jaiak. Azken egun honetan, umeen ekintzak izango dira protagonista nagusiak.
Goizeko 11:00etan, Tolareko Igoera ospatu da laugarrenez, eta guztira 16 urtetik beherako 20 gaztetxok hartu dute parte. Parte-hartzaileek Larretxeko gurutzetik abiatu dute ibilbidea, eta plazan amaitu dute.
Alebinen mailan, Galder Zumeta izan da txapelduna; infantil-kadete mailan, berriz, Danel Ansorregi eta Izaro Agirre nagusitu dira.





















