Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Beroa izugarria izan bazen ere, atzo Aizarnarren arteko jokoak ospatu ziren. Kaletarrak direnek eta mendian bizi direnek hainbat proba egin zituzten bi taldetan banatuta, urdinak eta gorriak. Hala nola lokotsak, harria jasotzea edo trontzan aritu ziren besteak beste. Azkenean, talde urdinak lortu zuen garaipena.
Ekitaldia 19:00ak arte atzeratu zen, eguzki gehiago egon ez zedin, eta plaza itzalpean zegoela egin zen. Horri esker, herritar asko hurbildu ziren parte-hartzaileak animatzera eta jai-giroaz gozatzera. Gauean, Izer eta Alabierrekin dantzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.
Gaur, paella jana egingo dute. Gauean erromeria, eta bihar umeei zuzendutako egun osoko planarekin amaituko dituzte festak.




































