Albisteak

Zestoa eta Iraeta arteko bidegorria berriro ireki dute

Zestoa eta Iraeta lotzen dituen bidegorria berriro ireki da, ur-ihes baten ondorioz hainbat egunez itxita egon ondoren.

Gipuzkoako Urak ur kontsorzioaren hoditerian atzemandako ihesaren konponketa lanek aurrera jarraitzen dute, baina lanak bidegorriko ibilbidetik kanpo kokatu dituztenez, Zestoako Udalak eremua berriz irekitzeko erabakia hartu du.

Hala ere, ez da baztertzen etorkizun hurbilean bidegorria berriro itxi behar izatea. Horrelakorik gertatuz gero, udalak aldez aurretik jakinaraziko du ohar baten bidez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide