Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


Argazkia: Utzitakoa
Amets Aranberri herritarrak pasa den larunbatean garaipen garrantzitsua lortu zuen Soronea-Ammma mendi lasterketa taldearekin batera. Taldeak kluben arteko Espainiako Txapelketa eskuratu zuen bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan.
Txapelketa Espainiako Koparen hirugarren proban erabaki zen, VIII. Tajo Negro Mendi Lasterketan. Proba Ojén herrian (Malaga) jokatu zen, eta korrikalariek 25,5 kilometroko ibilbidea, 2.250 metroko desnibel positiboarekin, gainditu behar izan zuten.
Aranberrik berak aitortu du ez zuela bere karrerarik onena egin, “bukatzearekin nahiko lan izan nuen; bidea harri askokoa zen eta gogorra egin zitzaidan”, azaldu du korrikalari herritarrak.