Albisteak

Narrondo eta Arroabea arteko errepideko lanek hiru aste iraungo dute

Asteazkenean hasi ziren Gipuzkoako Foru Aldundiak Narrondo eta Arroabea artean egiten ari diren aurre lanak, Iraeta eta Narrondo arteko bidegorriaren obren barruan. Lan horiek N-634 errepideko errei bat ixtea ekarriko dute, eta denbora horretan trafikoa txandakakoa izango da. Obrek hiru aste iraungo dituztela aurreikusten da.

Pasa den uztailaren amaieran hasi ziren Arroagoia eta Narrondo arteko bidegorriaren zatia egiten. Behin tarte hori bukatuta, Arroagoia eta Iraeta artekoa geratuko da amaitzeko, Zumarraga eta Zumaia lotuko dituen bide berdea osorik gelditzeko. Sansinenea industriagunean uztailaren 30ean egindako agerraldian azaldu zutenez, azken tartea urte amaieran edo datorren urte hasieran lizitatuko dute.

Udatik hona, Urolako trenaren errailak kokatzen ziren plataforma gainean ari dira lanean. Arroabeko tren geltoki zaharretik malda baten bidez jaitsiko da bidegorria trenzubi ingurura, errepide parera heltzeko, eta handik Zumaia eta Narrondo arteko bidegorriarekin bat egiteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide