Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Otsailaren 8an, igandez, izango da Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren hamargarren edizioa. Probaren egunerako bi aste falta direnean, antolatzaileek entrenamendu saio gidatua antolatu dute. Zestoako korrikalariei zuzendutako saioa izan da, eta hogei herritar inguruk parte hartu dute.
Parte-hartzaileek hamabost kilometroko Artzei ibilbidea osatu dute, arduradun baten gidaritzapean. Horrela, lasterketako ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute.
Probaren egunean, Artzei ibilbideaz gain, hogeita hamar kilometroko Zaldei ibilbidea ere egingo dute korrikalariek.

