Albisteak

22 zestoarrek parte hartu zuten Behobia-Donostia lasterketan

Amets Aranberrik 22. postua eskuratu zuen 01:06:29ko denborarekin, eta emakumezkoetan, Itsaso Martík egin zuen denborarik onena 01:46:04rekin.

Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioan ere ez dute hutsik egin zestoarrek. Lasterketaren webguneko sailkapenaren arabera, 22 parte-hartzailek aukeratu zuten “Zestoa” herria izen-ematean: bost emakumezko eta hamazazpi gizonezko.

Guztien artean, Amets Aranberrik egin zuen denborarik onena: 01:06:29, eta 22. postua eskuratu zuen. Atzetik sailkatu zen Aritz Elustondo, 01:13:14ko denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Itsaso Martík izan zuen denborarik onena, 01:46:04rekin.

Zestoarren sailkapena ikusteko egin klik hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide