Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako mugimendu feministak antolatuta, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideek hitzaldia eskainiko dute gaur, azaroaren 19an, Alonderon. Saioa 19:00etan hasiko da, eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean Euskal Herrian egindako genealogia, protokoloak, aurrerapausoak eta oraindik konpontzeko dauden korapiloak izango dira mintzagai.
Hitzaldiak mugimendu feministaren ibilbidea eta gaur egungo erronkak aztertuko ditu, eta Zestoako herritarrei hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat eskaintzea du helburu. Zestoako mugimendu feministak herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera.