Albisteak

[ARGAZKIAK] Maria eta Mikel Illarramendiren kontzertu akustikoak giro goxoa sortu zuen Gaztetxean

Joera matxisten eta faxisten inguruko solasaldia eta kontzertu akustikoa izan ziren atzo Gaztetxean, azaroko egitarauaren barruan. Hilaren 29ko kontzertuekin emango zaio amaiera hilabeteko egitarauari.

Zestoako Gazte Asanbladak hil honetarako antolatutako egitarauaren baitan, solasaldiaz eta kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Gaztetxera gerturatu ziren herritarrek. Lehenik, Joera matxisten eta faxisten gorakadaz hausnartzen izeneko hitzaldia eskaini zuten, eta ondoren, bertaratuek jan-edanerako tartea izan zuten.

Tripa bete ostean, Maria eta Mikel Illarramendiren kontzertu akustikoak hartu zuen lekua. Kanpoan hotza egiten bazuen ere, barruan giro goxoa nagusitu zen.

Azaroaren 29an, larunbatean, hilabeteko egitarauari amaiera emango zaio. Nabasi eta Kaskezur taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean, 20:00etatik aurrera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide