Albisteak

Naroa Agirrek eta Jon Alberdik Euskal Pilotaren Nazioen Ligan parte hartuko dute Euskal Selekzioarekin

Argazkia: Euskadiko Euskal Pelota Federazioa

Euskal Selekzioa 36 metroko Frontoiko Nazioen Ligan lehiatuko da, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak (FIPV) antolatuta. Bertan izango dira Naroa Agirre, pilotari gisa, eta Jon Alberdi, Abantzu Pilota Klubeko kidea, emakumezkoen hautatzaile lanetan.

10 herrialdek hartuko dute parte txapelketan, 6 jokamoldetan banatuta. Atzo hasi zen lehiaketa eta azaroaren 29ra bitartean jokatuko dira 107 partida, Bilboko eta Barakaldoko pilotalekuetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide