Albisteak

Abenduaren 27an Bilbao Arena betetzeko deialdia egin dute hainbat eragile zestoarrek

Abenduaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbao Arenan deitu duen ekitaldi kulturalera joateko autobusa antolatu dute Zestoatik. Euskaltzaleak biltzea eta euskarak biziberritzeko behar duen “pizkunde berrirako txinparta piztea”; horixe da Kontseiluak ekitaldiari jarri dion helburua.

Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Edurne Azkarate, Anari eta Miren Narbaiza izango dira beste hainbat musikari eta kulurgilerekin batera oholtza gainera igoko direnak. Larunbat arratsaldean 17:00etan hasiko da Bilbao Arenan izango den ekitaldia.

Gauzak horrela, ekitaldiarekin bat egin eta bertaratzeko deia egin dute hainbat eragile zestoarrek: Zestoako AEK, Danbolin, Portale Kultur Elkartea, Ekain Guraso Elkartea, Aizarnako Auzo Elkartea, Aizarnako Guraso Elkartea, Itxaropena Dantza Taldea, Bertso eskola, Zestoako Musika Banda, Zestoako Futbol Taldea, Futbol eskola, Abantzu Pelota Taldea, Zestoako EAJ eta Zestoako EHBildu.

Autobusa arratsaldeko 15:30ean irtengo da Zestoako bus geltokitik. Txartelak Portale Kulturgunean hartu beharko dira, autobuserako eta ekitaldira sartzeko txartel bera erabiliko da eta 20€ balio dute.

Hona hemen ekitaldiaren kartela:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide