Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herriko jubilatuak Jubilatuen Astearen ospakizunetan murgilduta egon dira aste honetan. Askotariko ekintzak egin dituzte egunotan, eta gaur, igandea, urtean zehar hil diren bazkideen aldeko meza ospatu da. Ostean, ohiko elkarte-bazkariarekin eman diote amaiera asteari. 76 lagun inguru elkartu dira jubilatuen tabernan, bazkaldu eta aurtengo Jubilatuen Asteari agur esateko.
Astelehenetik hasita, zazpi egunez, askotariko ekintzak egin dituzte jubilatuek. Jokoak, ibilaldiak eta gastronomia uztartu dituzte aurten ere.
