Albisteak

Naroa Agirre eta Jon Alberdik Nazioen Liga irabazi dute Euskal Selekzioarekin

Euskal Pilota Selekzioak 36 metrotako Nazioen Liga txapelketa jokatu du Bilbon eta Barakaldon, azaroaren 23tik 30era. Munduko hainbat herrialdetako pilotariek hartu dute parte lehian (Euskadi, Espainia, Frantzia, Mexiko, Txile, Estatu Batuak, Argentina, Kuba, Bolivia eta Portugal). Euskal ordezkarien artean izan dira Naroa Agirre pilotari gisa eta Jon Alberdi emakumezkoen entrenatzaile lanetan. Euskal Selekzioaren emaitzak bikainak izan dira, izan ere, lau final irabazi eta lau azpitxapelketa eskuratu dituzte.

Naroa Agirrek emakumezkoen eskuz binakako modalitatean parte hartu du, eta txapelketa bikaina osatu ondoren, urrezko domina lortu du, nahiz eta finaleko partida ez zuen jokatu. Bestalde, Jon Alberdik gidatutako emakumezkoen eskuz banakako eta binakako taldeek bi modalitateetako finalak irabaztea lortu dute, etxera bi txapelekin itzulita.


Argazkiak: Utzitakoak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide