Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urteko lehenengo ekintzak egin zituzten atzo Gazte Asanbladak antolatuta. Hala, goizetik hasita goizaldera arte, askotariko ekintzak egin zituzten herri txoko desberdinetan.
Egitaraua Gaztetxean eginiko faxismoari aurre egiteko tailerrekin zabaldu zen. Arratsaldean, kiroldegiko beheko solairua jendez lepo bete zen kirol ikuskizuna ikusteko. Ondoren, karropoteoa egiteko asmoa bazegoen ere, bertan behera gelditu zen eguraldi txarra zela eta. Musikarekin borobildu zuten eguna, Kintana, Ace eta Costmix, MNX eta Murxi zein Kroke eta 3re disko jartzaileek girotu zuten Gaztetxea goizaldera arte.



