Albisteak

Kopla kantari ibili ziren Aizarnako, Arroabeko eta Zestoako eskoletan

Atzo, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatzeko, herriko haurrek ohiturari eutsi eta santa eskean atera ziren. Makilak eskuetan hartuta, koplak kantatuz ibili ziren herriko kaleetan zehar, giro alaia sortuz.

Aizarnako, Arroabeko eta Zestoako eskoletako ikasleek bat egin zuten ekimenarekin, eta, horri esker, herriko txoko askotara zabaldu zen Santa Agedako kantua. Herritarrek gustura hartu zuten haur taldeen bisita, eta askok leiho eta atarietatik jarraitu zituzten koplak.










Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide