Albisteak
‘EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA’ ZESTOAN
— 2015-11-26Atzo, azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izanik, Zestoako Txoko Feministak, Malenetxeak, Gaztelekuak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak elkarlanean, hainbat ekintza burutu zituzten egun horren baitan. Egunean osoan zehar “herria morez janzteaz” gain, mural pintaketa egin zen gurutzean, eta 20:00etan ekitaldia burutu zen arkupeetan.
Kontzientziazioa eta indarkeria salatzea helburu, azken egunetan “Palestina emakumeen begien bidez“ film laburren emanaldia, autodefentsa eta musika eta letra sexisten inguruko tailerra eta Gure Genealogi Feministak liburuaren aurkezpena izan dira Zestoan.
Antolatzaileak oso gustura daude izan den parte-hartzeagatik eta sortu den giroagatik. Eta aurrerantzean ere, lanean jarraitzeko asmoa adierazi dute. Ondorengo bideoan Zestoako Txoko Feministako kide den Itsaso Zubiriari atzo egindako elkarrizketa ikus dezakezue:
Hemen dituzue mural pintaketako eta ekitaldiko argazkiak:
Egin zaitez bazkide