Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Errez iritsi dira eskualdeko herriak herri galdeketak egin ahal izateko behar ziren sinadura kopuruetara. Sinadura bilketaren amaiera ekitaldia Azkoitian izan da gaur, larunbata. Zestoarrak ere han izan dira, Zarauzko, Zumaiako, Orioko, Getariako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Azkoitiko ordezkariekin batera.
Sinadura bilketen emaitzen berri eman da Azkoitiko Elkargunean egin den ekitaldian. Zestoa udalerri osoan 610 sinadura bildu dira maiatzaren 7ko galdeketa egiteko. Eskualde osoan, 8.691 sinadura bildu dira guztira. Antolatzaileek oso emaitza positiboak direla esan dute eta herritarrei eskerrak eman dizkiete. Maiatzaren 7ko galdeketan parte hartzeko deia ere luzatu dute. Ekitaldiaren ondoren Azkoitiko plazan, jai giroan jarraitu dute.
IRUZKINDU