Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asteazken goizean goiz heldu zen Korrikaren 20. edizioa Zestoara. Narrondo, Arroabea, Arroagoia eta Iraeta pasa ondoren iritsi zen Korrika Zestoara. Ondoren, Lasaora joan zen eta handik Azpeitira. Gauez izan bazen ere jendea animatu zen Euskararen aldeko festan parte hartzera.
20. Korrika igandean (Apirilak 9) amaituko da Iruñean, eta bertara joateko autobusa antolatu dute AEK Euskaltegiko kideek. Izena eman nahi duenak whatsapp bidez 670 420 048 telefonora idatzita eman dezake. Izena emateko azken eguna apirilaren 7a izango da.
IRUZKINDU