Albisteak
“Stoner” gaua gaztetxean Voltaia eta Tutan Come On taldeekin
— 2016-01-19Stoner musika estiloko bi taldek kontzertua emango dute ostiral honetan, urtarrilak 22, Zestoako Gaztetxean. Voltaia talde zumaiarra eta Tutan Come On gasteiztarrak ariko dira gaztetxeko oholtza gainean.
Zumaiako hirukoteak Medusa izeneko diska kaleratu dute duela gutxi. Beraz, diska aurkezten izango da Voltaia Zestoan. Aipatu behar da, Medusa Eñaut Gaztañaga zestoarraren Gaztain Estudioaken grabatua izan dela.
Tutan Come On taldeak ere 2015ean kaleratu du bere azken diska, Emaidazu Mainstream izenarekin. Gasteiztarrak ere diska aurkezten izango dira beraz. Gero eta gehiago ikusten den biko (kitarra eta bateria) formatuan aritzen dira.
Kalitate handiko bi talde zuzenean ikusteko aukera ederra izango da beraz ostiral honetan Zestoako Gaztetxean. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira.
Egin zaitez bazkide