Albisteak
Kiroldegiko “kirol monitore eta mantenimenduko langileen” lan-poltsa osatzeko oposizio-lehiaketa izango da
— 2016-01-28Kirol begirale eta mantenimenduko langileen lan-poltsarako deialdia ireki du Zestoako Udalak. Deialdia urtarrilaren 26an zabaldu zen, eta otsailaren 7a arte izango da zabalik deialdian parte hartzeko epea.
Udalak argitaratu duen bandoan zehazten denez “Udalaren kirol instalazioetan denboraldi baterako sor daitezkeen pertsonal beharrei erantzuteko lan-poltsa bat eratzea da helburua.” Langilearen eginkizunak hauek lirateke: mantenimenduko gimnasia, kirol laguntzailea. kirol instalazioetako mantenimendua eta garbitasuna eta bazkideei buruzko gestio lanak egitea.
Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik 18 urte beteta izatea.
- Lanpostuko eginkizunen burutzapena eragotziko lukeen gaixotasun edo akats fisikorik ez pairatzea.
- Eskola agiria edo baliokidea izatea.
- Euskaraz lan egiteko gaitasuna duela egiaztatu behar da hautapen prozesuan.
- Udalerriko kirol instalazio guztietara joan ahal izatea bermatzea.
Deialdi horren gaineko informazio guztia zestoa.eus webguneko esteka honetan duzue ikusgai.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide