Albisteak

Autobusen ibilbide eta ordutegi aldaketak otsailaren 6an jarriko dira martxan

Urtarrilaren 16rako aurreikusita zeuden ordutegi eta ibilbide guztiak otsailaren 6an hasiko dira martxan. Ordutegi berriak esteka honetan daude ikusgai.

Zeresan handiena Donostiarako autobusen ibilbide aldaketak ekarri du. Izan ere, otsailaren 6tik aurrera Donostiako Amara auzoan autobusak ez du geldialdirik egingo. Horrez gain, aipatu behar da, astelehenetik ostiralera orduerdiro izango direla autobusak Donostira. Zarautz aldera orduero izango da zerbitzua, eta Zestoa-Ermua ibilbidean autobusen maiztasuna handituko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide