Albisteak
Elikagai bilketa izango da aste guztian zehar
— 2016-03-07Aste guztian zehar, martxoak 7tik 12ra bitartean, Zestoan elikagaiak jasoko dira. Azken aldian bezala, Zestoako Merkatarien Elkarteak eta Elikagaien Bankuak elkarlanean herriko hainbat dendetan janaria bilduko dute. Oraingoan ordea, Aizarnako, Arroabeko eta Zestoako Herri Ikastetxeek ere bere ekarpena egingo dute, zehaztutako egunetan ikastetxeetan janari bilketa eginez.
Elikagaien bankukoek adierazi dutenez “gure helburua herriko pertsona orok izan ditzakeen elikadura beharrei aurre egiten laguntzea da. Zalantzarik gabe, luzaroan ez irautea da gure helburua -herriko oinarrizko beharrak konponduta leudekeen seinale litzake hori-, baina tamalez urrun gaude oraindik”. Zoritxarrez, herriko etxe batzuetan gutxieneko elikadura beharrak asetzeko arazoak daude, “guztion ahaleginez salbuespeneko egoera hauei erantzuna ematea da gure asmoa. Horregatik, herritarrengana jotzen dugu oinarrizko elikagaiak bildu ahal izateko. OLIOA, PASTA eta LEKARIAk emanez lagundu dezaten, gutako bakoitzaren ekarpen txikiarekin gauza handiak lor baititzakegu”.
Antolatzaileen esanetan orain arte egin izan diren bilketetan herritarren erantzuna paregabea izan da, eta aldez aurretik, herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete.
Egin zaitez bazkide