Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbat goizean Goizutrail mendi lasterketa jokatu zen Goizuetan (Nafarroa). Bi ibilbide zituen lasterketak, 25 eta 10 kilometrokoak. Ibilbide luzean Jon Alberdi zestoarra izan zen garaile 2:17:08 denborarekin. Iban Agirrezabala bigarren sailkatuari 17 segundoko aldea atera zion eta hirugarren Jokin Gijarro izan zen 2:20:27 denborarekin. Guztira 107 korrikalarik hartu zuten parte 25 kilometroko ibilbidean.
Aurreko denboraldian V. Iñaki Ruiz mendi-lasterketa ere irabazi zuen Jon Alberdik eta podiumean edo podiumetik gertu ere sailaktu izan da meni lasterketetan.
Lasterketako sailkapenak herrikrosa.eus webgunean ikus ditzakezue.
IRUZKINDU