Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Gaztelekuaren webgunea erabilgarri dago duela egun batzuetatik. zestoagazte.zestoa.eus helbidean “gazte zestoarrentzat dauden zerbitzu guztien informazioa emango dugu” adierazi du Leire Otaegi Zestoako Udaleko Gazteria dinamizatzaileak.
Otaegik azaldu duenez “Udalak webgunea berritu zuenean, Gazteriaren atala zabalagoa edo osatuagoa egitea erabaki genuen. Gure asmoa gazteriarentzako dagoen zerbitzu guztiak ikusgarriagoak egitea da. Lan eskaintzak, autobus zerbitzuen informazioa,… gazteentzako interesgarria den informazioa eskuragarri dago bertan”.
Udalekuetako lan-poltsa irekita
Udalekuetan begirale edo koordinatzaile aritzeko izen emate epea zabalik dago apirilaren 22ra arte. “Aurten berritasun moduan Udalekuetako bigarren koordinatzaile bat ere lanean izango da nirekin bi hilabetez” dio gazteria dinamizatzaileak. Udalekuetan talde eta begirale asko izaten da lanean (Zestoan, Aizarnan, Arroabean,…) eta horiek guztiak koordinatzeko helburuarekin kontratatuko da aurten bigarren koordinatzaile bat. Gazteria sailaren webgunean dago lan-poltsan izena emateko beharrezko informazio guztia.
Apirileko ekintzak
Apirilean zehar Gazteria sailak antolatuta honako ekintzak izango dira: