Santa Engraziako erlojuak geldialdia egingo du Aizarnan
— 2017-05-30Irailetik Lasaon zaharberritzen egon den Santa Engraziako erlojuak gorako bidea hartu du. Dagoeneko Aizarnan dago, bere betiko kokalekutik hurbil. Zaharberritze lanak amaituta, eta pisuak jasotzeko automatizazioa finkatuta ditu erlojuak.
Pazko Festen egitarauaren barruan erlojua ikusgai egongo da Aizarnako plazan dagoen Santakutz ermitan, ekainaren 3an, larunbatez, 11:00etatik 14:00etara.
Aizarnako egonaldiaren ondoren, gorako bidea hartuko du, ekainaren 11 da horretarako seinalatutako eguna. Orduan hartuko du behin betiko lekua Santa Engrazia ermitako kokapen berrituan. Han egokitzeko behar diren egunak pasatu ondoren, laster izango da zaharberritze lanen amaiera ospatzeko eguna.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide