Santa Engraziako erlojua auzolanean zaharberritzea ospatzeko ekitaldia

Irailetik erlojua zaharberritzen aritu ondoren, iritsi da azken ekitaldirako sasoia. Horrela, inguruko herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu amaierako ospakizun xumera.

Uztailaren 2a izango da egun seinalatua. Egitarau txiki bat prestatu dugu egun horretarako:

  • 10:30. Jendeari ongi etorria txalaparta, txistulari eta trikitilariekin.
  • 11:00. Meza, Aizarnako koruarekin.

Ondoren, zaharberritzearen sustatzaileen hitzak: Xabier Alvarez Yeregui, koordinatzailea. Zestoako alkatea. Elizaren ordezkaria.

  • Aurreskua
  • Erlojua bistaratzea eta martxan jartzea
  • Bertsolaria
  • Txistulariak

Ermita atarian, erlojua zaharberritzearekin batera Santa Engrazian egin diren beste hainbat lanen berri emango da.

Amaitzeko, mokadutxoa, txalaparta, txistulari, trikitilari eta dantzariekin alaituta




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide