Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko Sansinenea industriagunean dagoen Bidasoa Inprimatzeko Zentroko langileek 14:00etatik 15:00etara lanuztea egin dute beraien “lan baldintzak salatzeko”. ELA sindikatuak adierazi duenez “orain dela 6 hilabete” aurkeztu zuten beraien hitzarmen proposamena (2013 tik izoztuta dagoena). Proposamen horrek “gerentziaren aldetik inongo erantzunik jaso gabe” jarraitzen duela adierazi dute.
Bestalde orain dela hilabete bilera eskaera egin zieten administrazio kontseiluari “tailerraren antolakuntza faltaren berri” emateko, eskaera horrek ere gaur arte erantzunik ez duela jaso adierazi dute.
Langileek “errespetua” eskatzen diote bai gerentziari bai administrazio kontseiluari ere.
IRUZKINDU