HERRIKO JAIETAKO PILOTA JAIALDIA
— 2017-08-16Azken urteetan herriko jaietako profesionalen jaialdiak galera ekonomikoa sortzen zuela ikusita, iaz Zestoako Pilota Elkarteak jaialdiaren antolaketa Udalaren esku uztea erabaki zuen eta guk dakigula iazko jaialdiak 2000 eurotik gorako galera utzi zuen.
Gure ustez herriko jaietan profesionalen pilota partidak izatea ona bada ere, krisiaren eraginez garai batean baino 100 sarrera gutxiago saltzen direla kontutan hartuta, agian profesionalen ordez, garai batean ohi bezala, frontoi zaharrean jaietako egun guztietan afizionatuen partidak antolatzeko une egokia izan daitekela uste dugu. Ekonomikoki askoz bideragarriagoa eta egunero inguruko pilotari gazteei bertan jokatzeko aukera emanaz.
Kontuak kontu, aurtengoan ere profesionalen jaialdia antolatzeko ardura Udalak hartu bazuen ere, azkenean Pilota Elkartearen esku gelditu da aurtengo jaialdiaren antolaketa. Herritar eta pilotazaleek jakin dezaten, diru galerarik balitz Udalak ordainduko luke eta irabaziak berriz Elkarteak jasoko lituzke.
Jaialdia iraialaren 8an gaueko 22,30ean izango da eta ondoko partidak jokatuko dira:
DARIO – TOLOSA vs UGALDE – EROSTARBE
IRRIBARRIA – REZUSTA vs ALTUNA – ZABALETA
Sarrera: 30 euro
Aldez aurretik eskuratzeko: 634434742
Amaitzeko, abuztuan zehar jokatzen ari den gaztetxoen esku pilota txapelketako finalak, irailaren 2an, goizeko 11etan jokatuko dira.
Egin zaitez bazkide