EH Bilduk bat egiten du larunbateko kontzentrazioarekin

Badatoz aurten ere festak, ondo pasatzeko egunak, eta Zestoako EHBilduk horretara animatu nahi ditu herritarrak: elkar errespetatuz eta zainduz herriko jaietan ondo pasatzera.
Badakigu jende asko elkartuko garen momentuak izango ditugula eta horrek momentu deseroso eta arriskutsuak ekar ditzake, baina ez dugu onartuko. Ez dugu onartuko pertsonak deseroso sentiaraz ditzakeen inongo jarrerarik, emakumeenganako jarrera erasotzailerik, babosorik… EZ, EZETZ DA!
Esandako jarrera horien aurrean herritarrak ausart jokatzera animatu nahi genituzke, erasoa salatuz eta erasotuari babesa eskainiz, jarrera pasiboek bide ematen baitie eraso sexistei.
Hori horrela, bat egiten dugu Zestoako Txoko Feministak larunbat honetan, irailaren 2an, eguerdiko 13:00etan deitu duen elkarretatzearekin, eta herritar guztiak bertara joan daitezen animatu nahi ditugu.
Ondo pasa herriko jaiak eta gozatu!
Zestoako EHBildu




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide