Nola dago bidegorriaren kontua? Zerbait egingo al dugu?

Kaixo lagunok:

Zumarraga-Zumaia bidegorriaz ari gara. Amaitu gabeko bidegorria behingoz bukatzea nahi dugu, behar dugu.

Horretarako, elkarlanean orain arte egindakoaz eta egin daitekeenaz iritziak partekatu eta proposamenak lantzeko bilera batetara deitu nahi ditugu herritarrak.

Batetik, arruarrak bidegorriaren inguruko berri emango digute, urratutako bidea zein izan den agertzeaz gain burutu dituzten ekimenak azalduko dizkigute bertan. Bestalde, martxa bat antolatzeko proposamena luzatuko da.

Ahalik eta herritar gehienen atxekimendua eta bultzada lortu nahi da, bidezko eskaera hau, lelo izatetik errealitate izatera bihurtzeraino, “HERRIAK LOTU BIDEGORRIA AMAITU”.

Beraz, datorren astelehenean urriak 9, arratsaldeko 19:30ean, Zestoako kultur etxean izango den bilerara gonbidatu nahi zaitugu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.