Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txapel bertsolariaren omenezko bertso saioa egingo da Azpeitin abenduaren 20an. Soreasu antzokian izango da saioa eta sarrerak salgai daude jada. Zestoako Portale Kultur Elkartean eta Koiote tabernan erosi daitezke sarrera horiek, 8 eurotan. Gainera, egunean bertan ere erosi ahalko dira Soreasuko lehiatilan, 10 eurotan.
Erniarraitzek antolatutako saioan puntako bertsolariak arituko dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Eneritz Artetxe. Gai Jartzaile Haritz Etxeberria “Ministro” harituko da.
IRUZKINDU