Albisteak

Txupinazoa eta zuhaitz landaketarekin eman diote hasiera Santa Inesei

Eguerdiko 12:00etan bota dute txupinazoa eta hasi dira festak Iraetan. Azken urteetako ohiturari jarraituz zuhaitz landaketa ere egin dute, aurten, hiru intxaurrondo.

Arratsaldean jarraituko du festak, 16:00etan jaioberriei omenaldia egingo zaie eta ondoren umeentzako puzgarri eta jolasak. Iraetako tren txikian ibiltzeko aukera ere izango da eta arratsaldeari bukaera emateko txokolate beroa.

 

Bihar Santa Ines eguna:

10:00etan Kale animazioa

11:00etan Santa Ines eguneko Meza Santua

12:00etan Santa Ines Pilota Txapelketako finala; Arrita-Ander eta Kixkurra-Aitzol.

14:30ean Iraetako Gure Ordeka elkartean bazkaria

17:30ean Urrezko Aizkora; Atutxa II-Txikia IV eta Otaño-Azpilikueta. Errota Harriarekin; Jokin Eizmendi, Jon Gisasola, I. Albizu “Goikoetxe”, X. Peñagarikano eta Beñat  Telleria.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide