Albisteak
Poltsa konpostagarrien erabileraren sustapenerako diru-laguntzen deialdia zabalik da
— 2018-01-30Deialdi honen helburua Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako merkataritza establezimenduei diru-laguntzak ematea da, 2018an poltsa konpostagarriak banatzeko zertbitzua eskain dezaten. Deialdian parte hartu nahi duen merkatari orok, otsailaren 19a baino lehen eman behearko du izena.
Hiru herrietan 11 establezimendu izango dira diru-laguntza honen onuradunak. Zestoan guztira 2 merkataritza establezimenduk izango dute poltsa konpostagarriak banatzeko aukera. Kanpaina honen helburua hondakin organikoen balorazioa, banaketa bereizia eta birziklapena sustatzea da, herritar guztientzat hurbilagoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortuz. Urola Erdiko Mankomunitateak guztira 11.000€ bideratuko ditu zerbitzu honetara.
Diru-laguntzak lortzeko bete beharreko baldintzak eta informazio gehiago hemen.
Egin zaitez bazkide