Familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko deskontua eskatzeko epea zabalik dago
Danbolin— 2018-02-01Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko epea zabalik dago. Udaletxean hainbat agiri aurkeztu beharko ditu deskontua eskatu nahi duen orok, otsailaren 28a baino lehen.
Honakoak dira aurkeztu beharreko agiriak:
* Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.
* Diru sarreren egiaztagiria (2016 urtekoa).
* Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (Udaletxean eska daiteke
eredua).