Albisteak
Eskola txikia margotzeko auzolana izango da bihar
— 2018-02-16Eskola txikia (txapiñoia) margotzeko auzolana izango da bihartik hasi eta martxoaren 10era bitarteko larunbat goiz zein arratsaldetan. Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldeak bultzatutako ekimena da.
“Txanpiñoia haur txikienen espazioa izanik, oso leku iluna delakoan gaude, eta kolore eta alaitasuna eman nahi diogu. Horretarako, Herri Eskolaren eta Zestoako Udalaren laguntza dugun arren, lanak aurrera eraman ahal izateko guraso eta herritarren laguntza ere ezinbestekoa izango da” adierazi dute antolatzaileek.
Auzolanean parte hartu nahi duen orok bidali mezu bat helbide honetara: zestoaherrihezitzailea@gmail.com
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide