Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Giza Eskubideak Munduan eta urraketa larriak: tortura” erakusketa izango da ikusgai otsailaren 26tik martxoaren 12a bitartean “Zestoako Udaleko Areto Nagusian. Erakusketa, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara zabalik egongo da. Arratsaldean ere ikusi ahal izango da, aldez aurretik 943 147 123 telefonora deituta.
Munduan torturak duen egoera aztertzen duen erakusketa da. Zenbait herrialdeetako egoera ezberdinak aztertzen dira, orain dela egun batzuk Europako Giza Eskubideetarako Auzitegiak zigortu duen espainiar Estatua barne. Hogei panel edo xaflek osatzen dute erakusketa.
Leizaola Fundazioak antolatu du, eta Lehendakaritzak babestu, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik. Euskal Herriko udalerrietan zehar dabil erakusketa eta orain arte arrakasta handia izan du.