Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aurten ere urtero bezala Lourdesera joango dira Zestoatik erromesaldian maiatzaren 25, ostiraletik, 28 astelehenera bitartean. Bertara joatekotan diren gaixo, ezindu, erromes edo laguntzaileentzat izena emateko epea zabalik dago apirilaren 12ra bitartean baina lehenbailehen ematea komeni da ahalik eta ondoen antolatzeko. Lehen aldiz joatera animatzen direnek parrokian eman beharko dute izena. Aurten, dei berezia egiten zaie laguntzaile bezala joan nahi duten guztiei.