ARRASTOARI SEGIKA: apirileko erantzuna eta asmatzaileak

Gaztetasuna altxorra dela askok partekatzen dugun ustea da, nahiz eta umeek ez dioten, agian, helduek diogun estimarik; ez daitezela kezka, izango dute eta parada iritzia aldatzeko. Zestoan gaztetasunak herriko Gaztetxean du islada (horixe zen apirileko erantzuna): mugimendua, kuriositatea, hausnarketa eta mila ekintza. Paradoxa polita da Gaztetxea Erretiratuen txokotik hain gertu izatea: urruneko belaunaldiak herriko beroan eta gertutasunean.

Erantzun asko jaso ditugu apirilean ere, denak zuzenak, gainera! Bejondeizuela honako hauei guztiei: Aitziber Arregi, Izaskun Indamendi, BeƱat Etxabe, Xabier Etxabe, Arantxa Zigaran eta Roberto Martija.

Hemen azpiko hau izango da ikasturte honetako azken asmakizuna. Ekaineko alean jakingo duzue nork irabaziko duen saria! Hortaz, zozketarako txartel bat gehiago lortu nahi duenak, badaki zer egin behar duen; bidali lau pista hauen erantzuna:

1- Telebistan eta irratian aritzen da, ozeano handiaren bestaldetik.

2- Bertsoen inguruan ere aritu izan da pantailan.

3- Euskal Herriko festarik festa hasi zuen bere ibilbidea.

4- Danbolineko lehen erredakzio-taldeko kide izan zen.

 

JOLASAREN ARAUAK:

  • Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko.
  • Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du.
  • Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira:
  • Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide