Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

IV. Tren Topaketa egin zuten atzo, larunbatez, Iraetako tren txikien zirkuitoan. Iraetako Trena elkarteak antolatu zuen laugarren urtez egun oso ekitaldia, Udalaren laguntzarekin. Guztira, zortzi tren ibili ziren zirkuitoan zehar. Nafarroa, Baiona, Bilbo, Irun eta Donostiatik ekarri zituzten trenak eta heldu zein haurrek trenetan ibiltzeko aukera izan zuten.