Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txakurren heziketarako oinarrizko ikastaroa antolatu du Kimu Bat enpresak Azpeitian, hilaren 14rako, larunbata, goizeko 10:00etatik 12:30ak aldera. Asier Aranbarri eta Iñaki Manzisidor adituek gidatuko dute saioa. Animaliaren portaera okerrak aztertu eta horiei aurre egiteko neurriak aurkeztuko dituzte erakustaldi praktiko batekin. Ikastaroan parte hartzen dutenek, jokabide egokiak definitzen ikasiko dute, baita txakurrak modu egokian saritzen ere.
Udazkenetik aurrera, animalien heziketari buruzko saio gehiago eskainiko dituzte eta hilaren 14koa sarrerako saioa izango da.
Plazak mugatuak direnez, lekua erreserbatzea beharrezkoa da 943 15 00 85 telefono zenbakira deituta edo kimubat@kimubat.com helbidera mezu bat bidaliz.