Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bihar, osteguna, irekiko ditu ateak Zestoako Rock Astearen baitan antolatutako argazki erakusketak. Bihartik hasi eta irailaren 6ra bitartean egongo da zabalik erakusketa, Udaletxeko areto nagusian. Herriko 13 taldek hartuko dute parte eta talde bakoitzak musikan egindako ibilbidea erakutsiko du argazki bidez. Bihar arratsaldeko 19:00etan izango da irekiera eta egunero izango da bertaratzeko aukera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Larunbata eta igandean berriz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.