Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.
Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.
Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonak, informazio gehiago lortu dezakete Iraurgi Berritzeneko 943 85 11 00 telefonora deituz (Sandra Fernandez).